275. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2021eko lan-egutegia

Odietako Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileek 2021ean izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia; hala, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun hauek zehaztu zituen:

–Urtarrilaren 1a, ostirala: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, asteazkena: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Urtarrilaren 18a, astelehena: San Anton biharamuna (herriko jaia).

–Martxoaren 19a, ostirala: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, larunbata: Langileen eguna.

–Urriaren 12a, asteartea: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, astelehena: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a, ostirala: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren Eguna).

–Abenduaren 6a, astelehena: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, asteazkena: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, larunbata: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Odietako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.194 izanen da eta honela banatuko da:

–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 5:30 ordu iraunen du, 09:00etatik 14:30era bitarte, astelehenetik ostiralera.

–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako administrazio publikoetan 2021erako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2020ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2013514