275. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2021. urterako zerga-tasak. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021etik aitzina indarra izango duten karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Iragarkia 2020ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 25ean.

Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Oltza Zendean, 2020ko azaroaren 9an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

2021ERAKO KARGA-TASAK, INDIZEAK ETA KOEFIZIENTEAK

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. Eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2021erako.

1.1. Lurraren kontribuzioa: Karga-tasa: %0,17.

1.2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: Karga-tasa %3,5.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Gutxieneko udal indizea: 1,30.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

–Karga-tasa: %10.

1.5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Karga-tasak:

–Lehen urtea: %0,35.

–Bigarren urtea: %0,75.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

1.6. Haur eskolako zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izango dituzte.

Iragarkiaren kodea: L2013502