275. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-1138

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko irailaren 15ean emandako ebazpenaren bidez, Berueteko Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Basaburuko udal-mugarteko (Nafarroa) San Pablo alderdian, 12. poligonoko 537. lurzatian, ura atera dezan Insalas iturburutik, zeina polizia-eremutik kanpo baitago, Basaburua-Ultzama izeneko 020 ur masan, Basaburua ibaira eskuinaldetik isurtzen den Usara errekaren eskuinaldean; ura erabiliko da Basaburuko udal-mugarteko (Nafarroa) 12. poligonoko 589. lurzatian hustutako etxebizitzak hornitzeko (bi pertsona finko, jatetxerako 60 leku eta apartamentu turistikoetarako 12 toki), bai eta 12. poligonoko 566., 572., 580., 582., 593. eta 597. lurzatietan abereei edaten emateko ere (behi-aziendako 200 buru, ardi- eta ahuntz-aziendako 400 buru eta zaldi-aziendako 40 buru). Urtean, gehienez ere, 3.600 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,124 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2013620