274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3920E/2020 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdi honetarako gastua baimentzen duena: “Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak”.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an emandako 37E/2020 Ebazpenaren bidez, 75.000 euroko gastua baimendu zen laguntza teknikoko ekintzetarako dirulaguntzak emateko, 2020ko gastu-aurrekontuaren “Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak” izeneko 950001 96100 4709 241203 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 37E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 11.000 euro gehitzea laguntza teknikoko ekintzetarako dirulaguntzen aurrekontuari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea laguntza teknikoko ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua (gero egindako zabaltzea barne), deialdi horretara bideratutako kredituari 11.000 euro gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 11.000 euro gehitzeko. Diru hori 2020ko gastu-aurrekontuaren “Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak” izeneko 950001 96100 4709 241203 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2013584