274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2020ko 3., 5., 6., 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko azaroaren 12ko bilkuran, 2020 urteko aurrekontuko aldaketak onetsi zituen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lakuntzan, 2020ko azaroaren 13an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2013563