274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 4ko osoko bilkuran, 2020 urteko aurrekontuan kreditu-gehigarriaren aurrekontu-aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak ezarritakoaren garapenean aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2020ko azaroaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2013525