274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3917E/2020 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, dirulaguntza-deialdi honetarako gastua baimentzen duena: Enpresentzako dirulaguntzak errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeko”.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 12an emandako 56E/2020 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak emateko, 2020ko gastu-aurrekontuaren “Errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241204 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 56E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 40.000 euro gehitzea errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua (gero egindako zabaltzea barne), deialdi horretara bideratutako kredituari 40.000 euro gehituta.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 40.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2020ko gastu-aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen duen pertsonak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241204 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2013583