274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak egiteko Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean; guztira, 55.308,83 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, urriaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak (guztira, 55.308,83 euro) egiteko espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu aparteko kredituen, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuak beheititzea:

a) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 49.308,83 euro.

b) Kapital-eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 6.000,00 euro.

Gastuen beheititzea, guztira: 55.308,83 euro.

Gastuak goititzea:

a) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 55.308,83 euro.

Gastuen goititzea, guztira: 55.308,83 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko azaroaren 17an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortin.

Iragarkiaren kodea: L2013826