274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Herri-lurren desafektazioa, trukaketarako

Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin bilkuran, aho batez, erabaki zuen hasiera batez onestea Torres del Rioko herriaren zenbait herri-lur desafektatzea Traxman SL enpresa garapeneko enpresari lagatzeko, energia fotovoltaikoa aprobetxatuz energia sortzeko instalazioa jartzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Torres del Rion, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2013586