274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako aurrekontu-aldaketa hauek:

2/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-transferentzia

3/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua.

Espedienteak Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2020ko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2013744