274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN AMESKOA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

San Martingo Kontzejuko Udalbatzak, 2020ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen

ERABAKIA:

Hasiera batez onestea aldaketa hau, 2020ko ekitaldiko aurrekontuan:

Gaitzea aparteko kreditua, 25.000,00 eurokoa, “9200-22604.–Aholkulari juridikoa” izeneko aurrekontu-aplikazioan; honen bidez finantzatuko da:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.630,00 euro.

Guztira: 3.630,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

San Martin Ameskoan, 2020ko azaroaren 11n.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L2013504