274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

12-18/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27koan, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

12/2020 kreditu transferentzia

Kreditua handituko da 1 34200 6320000 aurrekontu-aplikazioan (“Igerilekuak berritzea”): 23.474,00 euro gehiago.

1 3380 2262000 “Herriko festak” aurrekontu-aplikazioak lagako du kreditua; dituen 40.148,00 euroetatik 23.474,00 euro lagako ditu.

13/2020 kreditu transferentzia

Sortzen da 1 1532 6310000 aurrekontu-aplikazioa, “Kalbario kaleko memoria”. Horren kreditua 4.779,50 eurokoa izanen da.

1 3380 2262000 “Herriko festak” aurrekontu-aplikazioak lagako du kreditua; dituen 16.674,00 euroetatik 4.779,50 euro lagako ditu.

14/2020 kreditu transferentzia

Sortzen da 1 9200 6330000 aurrekontu-aplikazioa, “Egoitza elektroniko berria ezartzea”. Horren kreditua 4.656,00 eurokoa izanen da.

1 3380 2262000 “Herriko festak” aurrekontu-aplikazioak lagako du kreditua; dituen 11.894,50 eurotik 4.656,00 euro lagako ditu.

15/2020 kreditu transferentzia

Sortzen da 1 1532 62100 aurrekontu-aplikazioa, “Foruen pasealekuko zuloa konpontzea”. Horren kreditua 1.500,00 euro goitituko da.

1 3380 2262000 “Herriko festak” aurrekontu-aplikazioak lagako du kreditua; dituen 7.238,50 euroetatik 1.500,00 euro lagako ditu.

16/2020 aparteko kreditua

Gastuen aurrekontuan 1 1650 6320001 aurrekontu-aplikazioa sortzen da, “Zubiaren argiztapenaren zuzendaritza fakultatiboa”. Horren kreditua 8.000,00 eurokoa izanen da.

Aparteko kreditu hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 8.000,00 euroko zenbatekoarekin.

17/2020 aparteko kreditua

Gastuen aurrekontuan sortzen da 1 1650 6320002 “Zubiaren argiztapena, koloreko fokuak erostea” aurrekontuko aplikazioa, 19.000,00 euroko kredituarekin.

Aparteko kreditu hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 19.000,00 euroko zenbatekoarekin.

18/2020 aparteko kreditua

Gastuen aurrekontuan sortzen da 1 1650 6320003 aurrekontu-aplikazioa “Zubia argiztatzeko instalazioa”, 43.000,00 euroko kredituarekin.

Aparteko kreditu hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 43.000,00 euroko zenbatekoarekin.

Garesen, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2013946