274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Gastu-partida: 1.3370.62200 - Erabilera anitzeko gizarte-etxea.

Zenbatekoa: 128.942,99 euro.

Sarrera-partida: 1.87000 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Zenbatekoa: 128.942,99 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Petilla Aragoin, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2013941