274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ikaskuntza-zerbitzua 2020 lehiaketa. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 533711.

Ikaskuntza-zerbitzua 2020 lehiaketa.

Iruñeko Udalak “Ikaskuntza-zerbitzua 2020 Lehiaketarako” deia egiten du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

Ikaskuntza-zerbitzua 2020 lehiaketa: lehiaketa honen xedea da ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan, ikaskuntza-zerbitzua hartuta etapa bakoitzeko curriculumean oinarritutako ikaskuntza prozesuak eta ikasleek tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen dituen metodologia didaktiko gisa.

Iruñean, 2020ko azaroaren 17an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2013778