274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

10/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 27an, 10/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 10/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–Aparteko kreditua:

15320 6190001.–San Migel kalea oinezkoentzat urbanizatzea: 65.000,00 euro.

15320 6190003.–Gernika plazako baranda: 8.000,00 euro.

16500 6190000.–San Migel elizaren aldeko argi proiektagailuak aldatzea: 5.700,00 euro.

16500 6190001.–Argiteria publikoa berritzea, LED argiak, 1. fasea: 25.000,00 euro.

32320 6320002.–Segurtasun-soka jartzea San Migel ikastetxe publikoan: 30.000,00 euro.

0 6320003.–San Migel ikastetxe publikoko barandak: 2.200,00 euro.

1 6320000.–Segurtasun-soka jartzea Auzalar ikastetxe publikoan: 22.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 157.900,00 euro.

FINANTZAKETA:

7505000.–Nafarroako Gobernua, ekonomia berpizteko aparteko funtsa: 110.000,00 euro.

8700001.–Baliabide atxikien diruzaintzako gerakina: 47.900,00 euro.

Orkoienen, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2013485