274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

Odietako Udalak, 2020ko irailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean eta legezko udalkide kopuruaren gehiengo osoarekin, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 1/2020 espedientea, diru-sarrera bidez kreditu bat sortzeko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun balioduneko epean, alegazioak aurkez zitezen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 22koa) eta Udalaren iragarki-taulan paraturik; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik ez aurkeztu, ez jaso.

Horregatik guztiagatik, eta goian adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

“Gaia: 2020ko ekitaldiko 1/2020 aurrekontu-aldaketa. Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

–Gastu-partida berria sortzea (inbertsioa).

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

1 9200 6090

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

Kontzejuetako inbertsioak

16.518,00 euro

Finantzabideak.

–Sarrera-partida berria sortzea:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

1 7500001

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

Libre Erabakitzeko Toki Inbertsioen Plana

16.518,00 euro

Erripan (Odieta), 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2013508