274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2020ko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko 4/2020 aldaketa, kreditu-gehigarriari buruzkoa, eta aurrekontuko 5/2020 aldaketa, aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2013544