274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 27an, 3/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aldaketak, zehatz-mehatz:

–Aparteko kredituaren espedientea:

1.–Gastu goitituak:

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 2.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 134.324,52 euro.

Gastuak, guztira: 146.824,52 euro.

Espedientearen finantzaketa:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 80.594,71 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 66.229,81 euro.

Finantzaketa, guztira: 146.824,52 euro.

–Kreditu-gehigarriaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.227,85 euro.

Gastuak, guztira: 10.227,85 euro.

Espedientearen finantzaketa:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 889,35 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 9.338,50 euro.

Finantzaketa, guztira: 10.227,85 euro.

Irunberrin, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2013943