274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 27koan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1.–Aldaketa mota:

Kreditu gerakinak sartzea:

6. kapitulua: 6.191,36 euro.

Finantzaketa:

Kreditu-beheititzeak, 6. kapituluan: 6.191,36 euro.

Ledean, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2013958