2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2020ko 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2020ko 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6koan. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da aurrekontuko aldaketa horien espedientea, eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
11/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Aldatu beharreko gastuak:
KODEA PARTIDA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
Kreditu-gehigarriak: |
3420-63200 | Kiroldegia. Inbertsioak eta altzariak. | 33.200,00 |
Kreditu aldaketak, guztira: | 33.200,00 |
Finantzaketa:
KODEA PARTIDA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
45001 | Toki Ogasunen aparteko funtsa, COVID-19. Eragina udal aurrekontuan. | 7.200,00 |
7508010 | Dirulaguntza, libreki erabakitzekoa. | 26.000,00 |
Finantzaketa, guztira: | 33.200,00 |
12/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Aldatu beharreko gastuak:
KODEA PARTIDA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
Aparteko kreditua: |
4540-6920005 | Irotz. Sartzeko tokiko bidea hobetzea. | 40.481,09 |
Kreditu aldaketak, guztira: | 40.481,09 |
Finantzaketa:
KODEA PARTIDA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
8700002 | Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina | 15.548,15 |
8700001 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 24.932,94 |
Finantzaketa, guztira: | 40.481,09 |
Esteribarren, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L2013542