274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2020ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, 2020ko udal aurrekontuaren aldaketak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995eko Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2013720