274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

3. poligonoko 69. eta 427. lurzatien besterengarritasun-deklarazioa eta zuzeneko besterentzea. Hasierako onespena

Gazolazko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 16an egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Gazolazko 3. poligonoko 69. eta 427. lurzatien (Kontzejuaren jabetzakoak eta ondare izaerakoak) besterengarritasuna deklaratzea.

2. Zuzenean besterentzeko prozedura hastea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren VI. kapituluarekin bat etorriz.

Jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Espediente hori Zizur zendeako Kontzejuen idazkaritzan jarriko da ikusgai (Santa Maria kalea 1, Gazolatz).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, argitaratu beharko da.

Gazolatzen, 2020ko azaroaren 17an.–Kontzejuko burua, Pedro Equiza Escudero.

Iragarkiaren kodea: L2013825