274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2020ko aurrekontuko 10. aldaketatik 17.era bitartekoak.
Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2020ko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 10. aldaketatik 17.era bitartekoei buruzko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, argitaratu beharko da.

Gazolatzen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2013529