274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2020ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 4. eta 5. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Iragarkia 2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20koan, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2020ko aurrekontuko 4. eta 5. aldaketak.

4. ETA 5. ALDAKETAK

Lotura-poltsetako kredituak eskualdatzea eta kredituak sortzea:
64.886,94 euro.

Goititzen diren aplikazioak honako hauek dira:

–Onestea 2019ko fakturak 2020ko aurrekontuaren kontura: 4.617,22 euro.

–Garbiketako langileen gastuak: 8.169,72 euro.

–2. kapituluko gastuak: 14.400,00 euro.

–4. kapituluko gastuak: 9.000,00 euro.

–6. kapituluko gastuak - poltsa: 16 28.700,00 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2013521