274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 9. eta 10. aldaketak egitea Udalak 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2013731