274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2632/2020 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Luz Valencia Sainz de Baranda andrea funtzionario izendatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 597/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioaldiko ariketak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 418/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1466/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, 2020ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ekoan, argitara eman zen kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamena, probak gainditu dituzten izangaietatik iragarritako lanpostuetan sartzen ahal direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero.

Proposatutako izangaien artean María Luz Valencia Sainz de Baranda andrea zegoen, zeinak, ezinbesteko kausa bat dela-eta, eskatu baitzuen –berari dagokionez– eten zedila epe hori, inguruabar hori bukatu arte. Eskaera baietsi zen, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren babesean, behar bezala justifikatu eta frogatu baitzen ezinbesteko kausa bat zela.

Hori oinarri harturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2078/2020 Ebazpenaren bidez, 23 izangai izendatu ziren, eta, María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari dagokionez, epea eten egin zen.

Urriaren 28an, María Luz Valencia Sainz de Baranda andreak jakinarazi du bukatu dela ezinbesteko kausa hori, eta prozedurak aurrera egitea eskatuko du.

Izangai horrek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan aritzeko gaitasun txosten medikoa egin ondoren, bidezkoa da haren izendapena orain onestea eta garai batean aukeratu zuen lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. María Luz Valencia Sainz de Baranda andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, etxezain lanpostuetan aritzeko, eta 37442 lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Tafalla IBPari atxikia, destinoa Tafallan duena. Lanpostu hori betetzeko eskatzen da sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea.

2. Xedatzea ezen izangaiak dagokion ikastetxeko langileen unitatean jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Aditzera ematen da ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2013415