273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Hirugarren alkateordearen izendapena

Buñuelgo Udaleko (Nafarroa) jarduneko alkate udalburuak azaroaren 6an emandako 164/2020 Ebazpenaren bidez.

Bete dadin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua, zeinaren bidez arautzen baita alkateordeak izendatzea eta kargutik kentzea.

Eta nire eskudantziak erabiliz

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ricardo Martínez Matillas zinegotzia Buñuelgo Udaleko hirugarren alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Udalbatzari izendapen horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren webgunean argitara dadila.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko azaroaren 6an.–Jarduneko alkatea, Israel Jacoste Enciso.

Iragarkiaren kodea: L2013341