27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Radio Popular SA sozietateari Elizondon (Baztan) ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio analogikoko zerbitzurako prestazio lizentzia baten errentamendua, Información por Ondas SA sozietatea titulartzat duenarena.

2019ko ekainaren 13an, Radio Popular SA - Cadena Cope merkataritza sozietateak idazki bat aurkeztu zuen, baimena eskatzen zuena, besteak beste, Información por Ondas SA merkataritza sozietatea titulartzat duten irrati lizentzia analogikoak errentatzeko lau kontratu egiteko, besteak beste. Zehazki, honako lizentzia hauek dira, herriz herri antolatuta:

–Altsasu, 87.8 FM. Hasierako lagapena Nafarroako Gobernuaren 1993ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez eman zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1993ko maiatzaren 17an); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 6/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko maiatzaren 17an); eta ikus-entzunezko komunikazio lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko abenduaren 10ean).

–Elizondo (Baztan), 91.3 FM. Hasierako lagapena Nafarroako Gobernuaren 1993ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez eman zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1993ko maiatzaren 17an); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 7/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko maiatzaren 17an); eta ikus-entzunezko komunikazio lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko abenduaren 10ean).

–Iruña, 94.9 FM Hasierako lagapena Gobernuaren Presidentzia Ministerioaren 1983ko uztailaren 15eko Erabakiaren bidez eman zen (Estatuko Aldizkari Ofizialaren 174 zenbakiaren 20533 iragarkian argitaratu zen, 1983ko uztailaren 22an); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 86/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko maiatzaren 17an); eta ikus-entzunezko komunikazio lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko abenduaren 10ean).

–Tutera, 103.1 FM. Hasierako lagapena Nafarroako Gobernuaren 1993ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez eman zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1993ko maiatzaren 17an); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 5/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko maiatzaren 4an); eta ikus-entzunezko komunikazio lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko abenduaren 10ean).

Información por Ondas SA sozietatearen irrati lizentzien lau emakida horiek ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen lizentzia bihurtu zirenez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 2010eko abenduaren 10ean argitaratutako egintza administratiboan, espediente horren xede diren lau lizentzien indarraldia 15 urterako ezarri zen, hau da, 2025eko abenduaren 10era arte, azken hori barne.

Aipatutako lau negozio juridikoetan sartutako merkataritza sozietateek bi aldeek baimena eskatutako erabaki proposamena aurkeztu zuten.

Urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluak ezartzen du ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29 artikuluaren araberakoak izanen direla komunikazioko lizentziei buruzko negozio juridikoak. Zehazkiago, lege orokor horren 29. artikuluko 2. apartatuak honako hau xedatzen du:

a) Bi negozio juridikoak egiteko, gutxienez bi urte igaro behar dira lizentzia lehen aldiz adjudikatu zenetik.

b) Edozein kasutan, debekatuta dago azpierrenta.

c) Lizentziaren adjudikazioa lortzeko eskaintza betetzean.

Baldintza horiek betetzen ditu Información por Ondas SA sozietatearen Radio Popular SA sozietatearen aldeko lizentzia errentamenduaren erabaki proposamenak.

Lizentzia hori errentan hartzeak ere ez dakar ukitutako lau herrien irrati pluraltasunaren mugak hausterik, Ikus-Entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorraren 37.1. artikuluaren arabera (errentariak horietan herriko irrati lizentzien %50 baino gutxiago kudeatzen du, edo bost lizentzia baino gutxiago).

Errentamenduko lau negozio juridiko horien baimen izapideari jarraipena emateko, eskatzaileek aurkeztutako erabakietan ezarririko bost urteko eperako (hala badagokio, lizentzia iraungi arte luzatu daitekeena), 2019ko ekainaren 26an Aurrerapen Digitaleko Estatu Idazkaritzari eskatu zitzaion merkataritza sozietateek egindako eskaerari erantzuteko aurreko baimena, Jabari publiko erradioelektrikoaren erabilerari buruzko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 24ko 123/2017 Errege Dekretuaren 39.4 artikulua aplikatuz.

69E/2019 Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 69E/2019 Ebazpenaren bidez, eten egin ziren Información por Ondas SA sozietatearen jabetzako Nafarroako lau FM irrati lizentziaren inguruko negozio juridikoen eskaera espedienteak, Estatuko Administrazio Orokorrari eskatutako erabakia iritsi arte.

Irailaren 2an, Aurrerapen Digitalerako Idazkaritzak jakinarazi egin zuen azaroaren 26ko Ebazpena, aipatutako lau negozio juridikoak baimentzekoa.

Espediente honetan izapidetuko da Elizondoko (Baztan) irratiarentzat (91.3 FM) planteatutako errentamendu negozioari dagokion aurreko baimena.

Ikusirik txosten hau igortzeko data eta dagokion ebazpenaren izapidea, proposatu da errentamendua 2020ko martxoaren 1aren eta 2025eko otsailaren 28aren artean baimentzeko. Negozio juridikoaren baimena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, alderdiek baimendutako erabakia sinatu beharko dute, eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez Komunikazio Zerbitzuari - Gobernu Bozeramailearen Bulegoari aurkeztu beharko diote.

Halaber, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legearen 180.a) artikuluari jarraikiz, baimendutako negozio juridikoan ezarritako errentamenduaren urteko zenbatekoaren urteko 100eko 2,5eko tasa ezarri da. Dena den, urteko tasa aplikagarria ezin izanen da izan 30 eurotik beherakoa, estaldura eremua 10.000 biztanlekoa edo txikiagoa bada, espediente honen xede den lizentziaren estaldura eremuarekin gertatzen den moduan.

Alderdien artean finkatutako kontratu pribatuan urteko 1.200 euroko kanona ezartzen da, eta, beraz, urteko tasa, juridikoa baimentzearen inguruko jakinarazpena egiten den unetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean ordaindu beharko dena, 30 eurokoa izan beharko da negoziorako aurreikusitako urteko bost ordainketetako bakoitzarentzat.

Halaber, alderdiek errentamendu kontratua luzatzen badute, aurkeztutako kontratu pribatuaren proposamenean jasota dagoen moduan, hasierako bost urteko aldia baino gehiago, Nafarroako Gobernuari jakinarazi beharko diote 2024ko abenduaren 31 baino lehen, ebazpen honen xede den baimenaren luzapena izapidetzen ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Radio Popular SA - Cadena Cope eta Información por Ondas SA merkataritza sozietateen arteko errentamenduaren negozio juridikorako, 2020ko martxoaren 1aren eta 2025eko otsailaren 28aren artean. Errentamendua luzatzen ahal da, lizentziaren indarraldiaren amaierara arte, 2024ko abenduaren 31 baino lehen, egun hori barne, bi alderdiek horrela eskatuz gero, eta negozio juridikorako baldintzak betetzen direla bermatzen bada.

2. Baimenaren indarraldiko urte bakoitzerako baimendutako negozio juridikoan ezarritako errentamendu tasa 30 euroan finkatzea. Negozio juridikorako baimena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean ordainduko da.

3. Negozio juridikorako baimena jakinarazten den egunetik hilabeteko epea izanen dute alderdiek erregistro elektroniko orokor bidez aurkezteko baimendutako akordioa Komunikazio Zerbitzuari, behar bezala izenpetua. Behin baimendutako akordioa erregistratuta, Nafarroako Ikus-Entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan ofizioz eginen da aldaketa.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea bi enpresa interesdunei, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 14an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pablo Roncal Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2001047