27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2019ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Ezka-Zaraitzuko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A maila. Lanpostuko osagarria: % 41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: lanpostu hutsa. Lanaldia: % 23,64.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

María Díaz Castillo. Ezka-Zaraitzuko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: % 41,88. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Lanaldia: % 23,64. Antzinatasuna: 2019-11-22.

Antzinatasuna, graduari eta bosturtekoei begira: 2008-12-04.

Erabaki honek indarra hartuko du onesten den egunean.

Burgin, 2020ko urtarrilaren 20an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: L2000840