27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Xehetasun azterketa 4. poligonoko 115. lurzatian. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2020ko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, behin betiko onespena bihurtuko dena baldin eta erakustaldi publikoan alegaziorik ez badago, Zubietako 4. poligonoko 115. lurzatiko eranskin baten xehetasun azterketa, Zubietako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Zubietan, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2001278