27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, Udalak osoko bilkuran 5/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko harturiko erabakia, 2019ko azaroaren 21ekoa. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.1650-61900.–Argiteria publikoa berritzea: 3.000,00 euro.

1.4590.68900.–Herriko eremuak urbanizatzea: 17.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.

Utergan, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2000740