27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 26an, Urrozko Udalaren 2020ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea inork erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikuluari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoa bete dadin, aditzera ematen da 2020ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 54.844,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 73.505,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 35.200,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 55.930,00 euro.

7.–Kapital-transferentziak: 5.400,00 euro.

Gastuak, guztira: 224.879,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 25.930,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 3.500,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 31.450,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 87.300,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 16.100,00 euro.

7.–Kapital-transferentziak: 20.900,00 euro.

9.–Pasibo finantzarioak: 39.699,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 224.879,00 euro.

Urrozen, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2000988