27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, urtarrilaren 17an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2020rako ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoan, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedatuarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta 270/1998 Foru Dekretua. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zaren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2000833