27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin bilkuran, langileen 2020ko plantilla organikoa onetsi zuen, ondotik heldu dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak egindako aldaketaren arabera, ezarritakoarekin eta baita ere Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19. eta 20.ean xedatuarekin.

Iragarkia 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi da, eta argitara ematen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

–Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: Lanpostukoa: %31,88. Sarbidea: OL. Lan-egoera: hutsik.

–Lanpostuaren izena: administrari-ofizial/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: C. Osagarriak: lanpostukoa, % 18,35; mailakoa, %12. Sarbidea: OL. Lan-egoera: jardunean.

–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa, %13,77; mailakoa, %15; arrisku berezikoa, %10. Sarbidea: OL. Lan-egoera: hutsik.

Lanpostuen zerrenda izenduna, funtzionarioak
eta gainerako langileak

–Izen-deiturak: Jiménez Jiménez, Julen. Kargua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean. Administrazio-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2019-01-21. Maila: A. Gradua: 1.

–Izen-deiturak: Murillo Fernández, Jesús Manuel. Kargua: administrari-ofizial/diruzaina. Administrazio egoera: jardunean. Funtzionarioa. Zerbitzu aitortuen data: 1981-08-01. Maila: C. Gradua: 6 (2015eko abenduaren 1az geroztik).

–Izen-deiturak: Goñi Marin, Leire. Kargua: administraria. Administrazio egoera: jardunean. Lan-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2018-04-04. Maila: C. Gradua: 1.

–Izen-deiturak: Palacios Bescos, Diego. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean. Administrazio-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2017-03-13. Maila: D. Gradua: 1.

Iragarkiaren kodea: L2000985