27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, I+G proiektuak egiteko laguntzen 2020ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 492166.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren lerro estrategikoen artean, Nafarroako enpresek lehiatzeko duten gaitasunaren oinarrietako bat da berrikuntza, ulertzen baita berrikuntza eta puntako industria aurreratua ezin bereiziak direla eta, zenbat eta handiagoa izan berrikuntza, enpleguaren kalitatea handiagoa izanen dela, eta hori da, hain zuzen ere, Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat.

Gobernuak 2017ko otsailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, espezializazio adimentsuaren 2016-2020 aldiko estrategia (RIS3) onetsi zen. Estrategiak lehiakortasun arloko faktoreak identifikatzen zituen, bere helburu orokorrak lortzen lagunduko ziotenak. Horien artean, I+G+b-a dago; horren bidez, jakintza zientifikoa eta teknologia sortzeko, balorizatzeko eta aplikatzeko sustapena gauzatu nahi da, Nafarroako enpresei balio handiagoa emateko, zentro teknologikoen eta unibertsitateen ikerketa eta berrikuntza estrategian lehenesten diren sektore ekonomikoetara bideratzeko, eta bai ekonomiaren digitalizazioa bai enpresa berritzaileen eraketa bultzatzeko. Beraz, S3 estrategiaren funtsezko jarduketetako bat I+G+b-a sustatzea da. Horrez gain, estrategia horren esparruan, 2017ko uztailaren 19an Nafarroako Gobernuak Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 2017-2020 Plana onetsi zuen.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri zen. 91/2016 Foru Agindu horren bigarren xedapen gehigarrian adierazten denez, zuzendari nagusi eskudunak onetsiko ditu laguntzen urteko hurrengo deialdiak, kasuan kasuko gastua eta urtean urteko deialdiaren baldintzak ezarriko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez baimendu zuen deialdi honetarako eta haren aurretiazko tramitaziorako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I+G proiektuak egiteko laguntzen 2020ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren baldintzak ezartzea. Baldintza horiek Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian biltzen direnak dira, eta ebazpen honen eranskinean daude.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira, betiere krediturik bada:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

820005 82100 7701 467303, I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (E-14/000107-01 PEP elementua)

2020

3.000.000

820005 82100 7701 467303, I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (E-14/000107-01 PEP elementua)

2021

6.000.000

820005 82100 7701 467303, I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (E-14/000107-01 PEP elementua)

2022

3.000.000

Urte anitzeko gastuari 1.500.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez, baina gehigarri hori dirulaguntzei aplikatzeko ez da beste deialdi bat egin beharko. Gehigarri hori eraginkorra izateko, kreditu gehigarria baimendu eta justifikatu behar da.

4. 12.000.000 euroko urte anitzeko gastua honela banatuko da:

–Banakako proiektuak: 4.000.000 euro.

–Enpresen arteko lankidetza proiektuak: 4.000.000 euro.

–Ezagutza transferitzen duten proiektuak: 4.000.000 euro.

Modalitate bateko eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu baimenduan soberakinik gelditzen bada, beste modalitate batzuetako proiektuak diruz laguntzeko erabiltzen ahalko da, eta horretarako irizpidea izanen da, lehenbizi, ebaluazio fasean puntuazio altuena lortu duten proiektuak diruz laguntzea.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

2020ko deialdia

1.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zer egunetan argitaratzen den, hurrengo hilabetean bukatuko da, egun berean.

2.–Proiektuak gauzatzeko aldia eta urtekoen iraupena.

91/2016 Foru Aginduaren 6. artikuluan aipatzen diren proiektuak gauzatzeko aldia hau izanen da:

–Hasiera: 2020ko apirilaren 1etik, betiere laguntzen eskaera aurkeztu den egunetik aurrerago.

–Amaiera: gehieneko epea 2022ko martxoaren 31ra arte.

Luzapen bat egitea onartzen bada, 91/2016 Foru Aginduaren 13. artikuluan adierazitako moduan, proiektua gauzatzeko epea ez da 2022ko uztailaren 30etik haratago eramanen, inola ere ez.

Hauxe izanen da proiektuak gauzatzeko urtekoen iraupena:

–Lehen urtekoa: proiektua hasten den egunetik 2021eko martxoaren 31ra arte.

–Bigarren urtekoa: 2021eko apirilaren 1etik proiektua bukatzen den egunera arte, eta gehienez 2022ko martxoaren 31ra arte.

3.–Frogagiriak aurkezteko epeak.

Hauexek dira diruz lagundutako jarduketaren frogagiriak aurkezteko epeak, 91/2016 Foru Aginduaren 14. artikuluan aipatzen direnak:

1. 2020ko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko lehen txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

2. 2021eko apirilaren 1etik 2021eko ekainaren 1era arte (egun hori barne): justifikazio partziala aurkeztea.

3. 2021eko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko bigarren txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

4. 2022ko apirilaren 1etik 2022ko ekainaren 1era arte (egun hori barne): azken justifikazioa aurkeztea.

4.–EGEFek kofinantzatzen dituen proiektuen hautaketa irizpideak.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez kofinantzatuko dituen proiektuak hautatzeko irizpideei dagokienez, adierazi behar da zenbateko handieneko eragiketak eta Nafarroako espezializazio estrategikoaren sektoreak ordezkatzen dituztenak hautatuko direla.

Entitate onuradunek 2026ko abenduaren 31ra arte gorde beharko dituzte proiektuen frogagiriak.

Iragarkiaren kodea: F2000829