27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko azaroaren 26ko osoko bilkuran onetsi ziren, hasiera batean, Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko arauak. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onesten dira. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki-taulan eta 2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20koan.

2020ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 304.889,80 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 56.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 181.347,43 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.171,39 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.507,62 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 585.566,24 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 184.113,26 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 122.479,40 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 950,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 270.698,58 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 200,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.125,00 euro.

Gastuak, guztira: 585.566,24 euro.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dira aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2000841