27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onesten dituen erabakia 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1. kapitulua: 29.000,00 euro.

2. kapitulua: 5.100,00 euro.

6. kapitulua: 45.500,00 euro.

Aldaketa, guztira: 79.600,00 euro.

Finantzabideak

Diru-sarrera bidezko kredituak:

7. kapitulua: 45.500,00 euro.

Diruzaintzako gerakina:

34.100,00 euro.

Aldaketa, guztira: 79.600,00 euro.

Getze Galarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2000830