27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Egoitza elektronikoa sortzea

Eulateko alkateak, 2020ko urtarrilaren 28an, ebazpena eman zuen, hain zuzen jarraian osorik ageri dena:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete dadin, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Eulateko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea: https://eulate.clmtec.es/, alegia. Eulateko Udala izanen da Interneteko domeinu horren jabea eta titularra.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Eulateko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Eulateko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Eulaten, 2020 urtarrilaren 28an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2001324