27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Deikazteluko Udalak, 2019ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea 2020rako zerga-tasa hauek:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,16.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,35 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Sortzealdiaren araberako tasak:
  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,56: 19 urte.
  • 0,43: 18 urte.
  • 0,29: 17 urte.
  • 0,16: 16 urte.
  • 0,06: 5 urtetik 15era bitarte.
  • 0,20: 4 urte.
  • 0,28: 3 urte.
  • 0,18: 2 urte.
  • 0,09: urtebete edo hortik behera.
  • Sortzealdi guztientzako karga-tasa bakarra: %15.

Bigarrena.–2019ko ekitaldian indarrean egon ziren prezio publikoei eta tasei eustea 2020ko ekitaldian ere, ezkontza zibilak egiteagatik izaten den tarifa izan ezik. Hori 80 eurokoa izanen da erroldatuentzat eta 100 eurokoa erroldaturik ez daudenentzat.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira.

Deikaztelun, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2000837