27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Obra eta irekiera lizentzien tramitazioa etetea, apustu establezimendu, joko areto eta bingoetarako

Castejongo Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Azterlana abiaraztea Castejongo Arau Subsidiarioei buruzko ordenantzak eraberritzeko (aldatzeko), Castejongo udal-mugartean apustu establezimenduak, joko aretoak eta bingoak jartzeko baldintzak mugatzeko eta zehazteko ondorioetarako.

2.–Dekretatzea eten egiten dela, Castejongo udal-mugartean, gehienez urtebeterako, obretarako eta irekitzeko lizentzien tramitazioa, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Honek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan araututako ondorioak; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabetetako epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Castejonen, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2001709