27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, hilerriaren erabilerari buruzko udal ordenantzaren 33. artikuluan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hilerriaren erabilerari buruzko ordenantzaren 33. artikuluaren g) apartatuan. Erabaki hori 2019ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an.

Jendaurrean egon den bitartean ez denez haren aurkako alegaziorik jarri, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara ordenantzaren aldaketa, dagozkion ondorioak izan ditzan; hori guztia Nafarroako toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen).

Altsasun, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Altsasuko udal hilerriaren erabilerari buruzko udal ordenantzaren 33. artikuluaren g) apartatua.

g) Kontzesioak 10 urte iraunen du eta 10 urteko luzapena ematen ahalko da eta beste 10 urtetarako beste bat.

Lehen 10 urteak edo lehenbiziko luzapenari dagozkion beste hamarrak iraganda eskaria egiten bada gorpuzkinak nitxotik ateratzeko kolunbario batera eraman beharrez, ordenantza fiskalean kolunbarioetarako ezartzen den tasa ordaindu beharko da, eta ez nitxoetan lurperatzekoa.

Nitxoetan ehorzteko, eta interesdunak eskatuta, hirugarren luzapen bat eman ahal izanen da, beste 10 urtetarako. Nolanahi ere, luzapena emateko ezinbestekoa izanen da denboraldi horretan hilerrian premiak asetzeko adina nitxo egotea. Hirugarren luzapenak iraun bitartean, utzitako nitxoak erabili beharko balira nahikoa nitxo ez egoteagatik, Udalak gorpuzkinak atera eta luzapena bukatu arte falta den denborari dagokion zati proportzionala itzuliko lieke interesdunei.

Iragarkiaren kodea: L2001620