27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, E mailako funtzionarioentzat murriztua, bete dadin lanpostu bat D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko

2020ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bidez, alkate udalburuak onetsi zituen ondoko deialdiaren oinarriak, deialdia egonik E mailako funtzionarioentzat murriztua, bete dadin lanpostu bat D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko, plantillan lanposturik gehitu gabe.

Mendabian, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

I. ERANSKINA

Deialdia, murrizturik dagoena Mendabiako Udaleko E mailako langile finkoentzat, bete dadin lanpostu bat D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko, plantillan lanposturik gehitu gabe

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da lanpostu bat betetzea, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko, oposizio murriztuaren bidez, Mendabiako Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoen artean, baldin betetzen badituzte deialdi honetan eskatzen diren baldintzak.

Hautaproba murrizturako deia egiten da betez 15.6 artikuluan ezartzen duena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina) eta, orobat, betez Mendabiako Udalaren zerbitzuko langileen akordio kolektibo indarduneko enplegu-baldintzak.

1.2. Deialdiko hautaprobak gainditu ondotik, lanpostu horretarako izendatzen den izangaia geldituko da atxikia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuko D mailari, eta jasoko ditu maila horri dagozkion ordainsariak, eta ordura arteko lanpostua besterik gabe amortizatuko da.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiek izendapenaren aurretik zuten funtzionarioen araubide juridikoa edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Halaber, eutsiko diote Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berari.

1.5. Izendatzen denak beteko ditu deialdiaren mailari eta kategoriari dagozkien eginkizunak, eta jarraituko du lehendik zegoen udal alorrari atxikita, baina zeuzkan eginkizunez gain, bete beharko ditu sailkapen maila berriaren ondoriozkoak. Honako hauek dira eginkizunak, alde-alde eta bestelakoak baztertu gabe:

–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren lantaldearen jarduerekin, eta haiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen horien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Zerbitzuak berezko dituen makinak, erremintak eta lanabesak erabiltzea, mantentzea eta konpontzea (area, atoia, sasi-garbitzeko makina, etab.).

–Instalatzea eta mantentzea hiri barneko altzariak: posteak, seinaleak, farolak, bankuak, iturriak, etab.

–Leku batetik bestera eramatea eta paratzea altzariak eta tresnak. Jai eta ekitaldi publikoetan, muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta gainerakoak.

–Mantentzea landabideak, kaleak, hiri barneko bideak eta mendiak.

–Mantentzea eta kontserbatzea udal igerilekuak.

–Ibilgailuak gidatzea (hondeamakina, traktorea... B motako gidabaimena arte, hori barne).

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan, eta horietatik kanpo ere, mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

–Agintzen zaizkion hobekuntzako instalazio berriak eta jarduketak egitea, betiere bere mailakoak, eta egitea lanean erabiltzen diren ibilgailuetako mantentze-lan oinarrizkoa eta kontserbazioa.

–Agintzen zaion bide garbiketa egitea, horretarako erabiliz Udalak dauzkan baliabideak.

–Udalak programatzen dituen festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko gainerako zerbitzuekin lan egitea, hala eskatzen zaionean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako lan orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak berehalakoan jakinaraztea arduradunari.

–Zerbitzuak hobetu daitezela sustatu eta laguntzea, eta proposatzea hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak.

–Lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak ezagutzea eta aplikatzea.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Begiratzea ea bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden, baita udal eraikinak ere, eta egitea haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak.

–Hala Alkatetzak nola organo delegatuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barnean; barnean dela goragoko mailetakoei laguntzea eta haien lanak egitea.

Era berean, eginen ditu, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpoko jarduketak eta kudeaketak.

–Udalaren hilerria mantentzea eta garbitzea, eta ehorzketak egitea.

–Garbigunean arreta ematea.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) E mailako langile finkoa izatea Mendabiako Udalean, eta izendatu izana zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baterako, edo halako lanpostu bat esleitu izana.

b) Edukitzea Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke frogatzea zortzi urteko zerbitzuak eman izana Nafarroako administrazio publikoetan.

c) Frogatzea bost urteko antzinatasun onartua administrazio publikoetan.

d) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

e) Ez egotea ezgaitua nahiz gabetua eginkizun publikoak betetzeko, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Edukitzea B motako gidabaimena.

g) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea eginkizunak betetzeko.

2.2. Hautatutako izangaiek baldintza horiek guztiak frogatu beharko dituzte deialdi honetan ezarritako epean eta moduan. Ulertuko da baldintza horiek betetzen direla eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta bete beharko dira hautapen prozedura osoan, izendapena egiten den arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu nahi dutenek aurkeztu beharko dute eskabidea, erantsitako ereduaren araberakoa, Mendabiako Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela, beste bide bat erabiliz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean zehazten direnen artetik. Eskabidearekin batera, aurkeztu beharko da 15 euro ordaindu izanaren frogagiria, kontzeptu honekin: udal tasa, hautaprobetako azterketa eskubideak egiteagatik. Udalaren kontu honetan ordainduko da: ES61 0182 5912 7301 0031 5874.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate-udalburuak ebazpena emanen du, eta horren bidez onetsiko du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta argitaratuko da Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko. Horiek denak idatziz egin beharko dituzte, eta Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, Mendabiako alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Burua: María Josefa Verano Elvira, Mendabiako alkate udalburua.

–Ordezkoa: Blas Verano Salcedo, Mendabiako Udaleko bigarren alkateordea.

–Kidea: Jacinto Aranega Liria, zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–Kidea: Ramón Caspe Sainz, zerbitzu anitzetako enplegatua eta langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–Kidea: Silvia Barbarin Gómez, udal arkitekto aholkularia.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–Kide-idazkaria: Mendabiako Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Mendabiako Udaleko kontu-hartzailea.

5.2. Izangaiek epaimahaiko kideak errefusatzen ahal dituzte, Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako moduan eta baldintzetan.

Baldin errefusatze, abstentzio edo bestelako zioak direla-eta ordezkoekin ere ezin bada epaimahaia eratu, alkate udalburuak eskumena izanen du honelako egoera bat gainditzeko beharrezkoak diren epaimahaikide berriak eta haien ordezkoak izendatzeko.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, gutxienez kideen gehiengo osoa bilduta. Gehiengo hori jarduketa erabakigarri guztietarako eskatu ahal izanen da, deusetan ukatu gabe erabakigarriak ez diren zainketa edo kontrol jarduketetarako kideek delegazioak egitea.

Bertaratutako kideen gehiengoz hartuko dira erabakiak, eta berdinketarik suertatzen bada, mahaiburuaren kalitateko botoak erabakiko du.

5.4. Epaimahaiak berak ebatziko ditu probetan suerta daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, deialdiko baldintzei buruzkoak barne.

5.5. Epaimahaiak behar duen laguntza eta aholkularitza eska dezake, probak egiteko, aztertzeko eta baloratzeko, inolaz ere galdu gabe erabakiak hartzeko esklusibitatea eta probak kalifikatzerakoan dagokion erantzukizuna.

6.–Hautapen prozesua nola eginen den, eta balorazioa.

6.1. Oposizio bidez eginen da hautaketa; honako proba hau izanen da:

1. ariketa: zenbait galdera labur edo test motakoak, zerbitzu anitzetako enplegatu batek bete beharreko eginkizunez, II. eranskinean jasotzen diren gaiei jarraikiz; ariketa honetan gehienez 100 puntu emanen dira.

6.2. Izangai guztiek probara agertu behar dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiria. Probetan iruzurrik egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, galarazi gabe etor daitezkeen jarduketa penalak.

7.–Proben emaitzak.

7.1. Kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak alkate udalburuari igorriko dio probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, ateratako guztirako puntuazio-ordenan, eta horri erantsiko dio izendapen proposamena, puntuaziorik altuena lortzen duen izangaiaren alde.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkate udalburuak D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izendatuko du epaimahaiak igorritako izendapen proposamenean sartutako izangaia. Horrek, aldez aurretik, dokumentuen bidez frogatu beharko du betetzen dituela deialdiaren 2. oinarriko baldintzak.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita deialdiaren oinarri eta egintzen kontra ere, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Udal-mugartearen ezagutza.

2.–Laneko erremintak eta lanabesak erabili eta mantentzea.

3.–Lanpostuko eginkizunekin ikustekorik duten kasuak.

4.–Udal ordenantzen ezagutza.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2000713