27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Osquia 35970 izeneko meatze baliabideen ikerketa baimenaren iraungipena, udal-mugarte hauetan: Ibargoiti, Irunberri, Elo, Untziti, Itzagaondoa, Urraulbeiti, Ezporogi eta Leotz (Nafarroa).

–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 24an emandako 6/2020 Ebazpenaren bidez uko egitea onetsi da, eta, horrenbestez, honako ikerketa baimen honen iraungipena deklaratu behar da:

  • Izena: “Osquia”.
  • Zenbakia: 35970.
  • Ikertu beharreko baliabidea: potasio eta sodio gatzak.
  • Udal-mugarteak: Ibargoiti, Irunberri, Elo, Untziti, Itzagaondoa, Urraulbeiti, Ezporogi eta Leotz (Nafarroa).
  • Azalera: meatzaritzako 198 lauki.

Eta hori aditzera ematen da Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 79. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren (abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onetsia) 102.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2001241