1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
14/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2019-2020 ikasturterako.
Maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori dela-eta ezartzen ditu araubide bereziko hizkuntza ikasketak, eta hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.
Abuztuaren 68/2018 Foru Dekretuak, zeinaren bidez oinarrizko mailaren eta maila aurreratuen curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoko araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezartzen du, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko alderdietatik abiatuta, aipatu maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.
5. artikuluan, Dekretu honen ziurtagiriak izenekoan, hauxe ezartzen da:
1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.
2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren edo C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.
3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.
4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.
5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.
Dekretu honen azken xedapenetako lehenean ahalmena ematen zaio Hezkuntzako kontseilariari 68/2018 Foru Dekretuan ezarritakoa bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Beraz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia ezartzea, 2019-2020 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia onestea Nafarroako Foru Komunitatean, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA
Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko 2020ko probak egiteko baldintzak eta betebeharrak
1. Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.
1.1. 2020. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.
1.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarra duten zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.
1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, bai libreentzat, salbu eta ahozko adierazpenaren proba, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.
1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.
1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.
1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste azterketa-egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.
2. Aurreinskripzioa euskara eta ingelesa hizkuntzetan.
2.1. Aurreko urteetan euskara eta ingelesa hizkuntzetan matrikula libre asko egiten ari direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.
2.1.1. Ziurtapen probetara araubide librean joan nahi duten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.
Aurreinskripzioa egiteko, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den lotura erabiliko da bakarrik, 2020ko otsailaren 17tik 24ra, biak barne.
2.1.2. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtagiria lortzeko probak ere. Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia edukiko du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera edukiko dute.
2.2. Baremoa.
2.2.1. Euskara eta ingeles hizkuntzen matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideok matrikula egitean ziurtatuko dira:
IRIZPIDEA | PT. |
–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioren irakasleak, jardunean daudenak, edo –Nahi den aukeran eskatutako eskolaren eragin-eremuko biztanleak | 2 |
–Nafarroan bizi direnak, lehen aukera moduan eskatu den eragin-eremutik kanpo bizi direnak | 1 |
–Nafarroan bizi ez direnak | 0 |
2.2.2. HEO bakoitzaren eragin-eremua.
Hiru eremu ezarri dira, hiru azterketa-zentroei lotuta (Lizarra, Iruñea eta Tutera). Aurreinskripzioa egitean eremu bat aukeratu behar da, eta esan behar da, halaber, beste zentro batean matrikulatzeko aukera eduki nahi den edo ez, baldin eta ez bada lortzen matrikulatzea lehen aukeratu den zentroan. Zentro bakoitzaren eragin-eremuaren barruko udalen zerrenda ebazpen honen 3. eranskinean argitaratzen da.
2.2.3. Balio duten ziurtagiriak 3.4 puntuan adierazten direnak dira.
2.3. Zentroa zozketatzea eta esleitzea.
2.3.1. Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta giza baliabideen erabilgarritasuna eta zentroek dauzkaten espazioak.
2.3.2. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.2 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori lortzeko ekintza publiko bat eginen da, otsailaren 25ean, 10:00etan, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Atalean, (Iruñeko Santo Domingo 8). Ausazko zenbakia ateratzeko ekitaldian, Atzerriko Hizkuntzen Ataleko buruak eta Europako Proiektuen Bulegoko buruak hartuko dute parte, edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonek, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko abokatu batek.
2.3.3. Otsailaren 25eko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.
2.3.4. Izangaiek 2020ko otsailaren 28ra bitarteko epea edukiko dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Alegazioak eskabidearen bidez eginen dituzten, eta Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura zuzenduko dituzte. Norbera ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.
2.3.5. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatikoaren bidez, 2020ko martxoaren 2ko 14:30etik aurrera.
3. Matrikula.
3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.
3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko, matrikula librea eginen da, on line eta aurreinskripziorik gabea, zuzenean nahi den zentroan, 2020ko otsailaren 21etik 28ra bitartean.
3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin txanda irekian probak egitearren euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko.
3.3.1. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikula epe bat irekiko dute, 2020ko martxoaren 3tik 10era arte (biak barne), ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat.
3.3.2. Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula bat eginen du eranskin honen 2.3 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.
3.4. Matrikula egitean, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, eskaneatuta edo posta ziurtatuaren bidez bidalita, bidezkoa bada:
a) NANaren / AIZren fotokopia. Ez da beharrezkoa izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia izatea.
b) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, erroldako ziurtagiria, dagokion zentroaren Nafarroako eragin-eremuaren barruan bizi dela egiaztatzeko. Hau ez da beharrezkoa NANak/AIZak ematen duten informazioarekin bat badator.
c) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe hitzartu baten irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz eginen da.
d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita dagoela, osorik edo partzialki, egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.
e) Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala daukatenen kasuan, minusbaliotasuna ezartzen duen ziurtagiri ofiziala, baita haren gradua eta proba egiteko behar dituen egokitzapenak ere.
f) Izangaiek espedientea daukatenean probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofizialaz bestelako batean, espediente-lekualdatzearen dokumentua aurkeztu beharko dute beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaien beste horretara.
3.5. Apirilaren 15eko 37/2019 Foru Aginduan ezarritako zenbatekoa (2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa) izanen da sarrera libreko 2019/20ko matrikulari dagokiona.
3.5.1. Ordainketa egiten ez bada, matrikula ez dagoela burutua ulertuko da.
3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen. Matrikularen eskubideak itzuliko dira, soilik, eskaera egiten denean onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu baino lehen (apirilaren 6a).
3.6. Matrikulak onartzea.
3.6.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkeztu den dokumentuen artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.
3.6.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 6ko 10:00etan.
3.6.3. Alegazioak aurkezten ahal dira behin-behineko zerrenden aurka, apirilaren 6tik 8ra. Posta elektronikoaren bidez bidaliko dira, edo pertsonalki aurkeztuko, dagokion eskolan.
3.6.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 20ko 14:30ean.
4. Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
5. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.
5.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela justifikatzen duten ikasleek denbora eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, proba egin baino hilabete lehenago, gutxienez.
5.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.
2. ERANSKINA
Ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2019-2020 ikasturterako
Ziurtapen-proba bateratuen egutegi hau ezarri da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2019-2020 ikasturterako, bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizial eta libreentzat.
HIZKUNTZA | MAILA | ARRUNTA (2020ko maiatza/ekaina) | BEREZIA (2020ko iraila) |
Alemana | A2 | 6/11 (arratsaldean) | 9/8 (goizean) |
B1 | 6/11 (arratsaldean) | 9/3 (goizean) |
B2 | 6/10 (arratsaldean) | 9/11 (goizean) |
C1 | 6/12 (arratsaldean) | 9/9 (goizean) |
Euskara | B1 | 6/8 (arratsaldean) | 9/4 (arratsaldean) |
B2 | 5/28 (arratsaldean) | 9/8 (arratsaldean) |
C1 | 5/26 (arratsaldean) | 9/2 (arratsaldean) |
Frantsesa | A2 | 5/26 (goizean) | 9/8 (goizean) |
B1 | 5/22 (arratsaldean) | 9/4 (goizean) |
B2 | 6/9 (arratsaldean) | 9/9 (arratsaldean) |
C1 | 6/5 (arratsaldean) | 9/10 (goizean) |
Ingelesa | B1 | 5/27 (arratsaldean) | 9/1 (arratsaldean) |
B2 | 6/1 (arratsaldean) | 9/7 (arratsaldean) |
C1 | 5/29 (arratsaldean) | 9/3 (arratsaldean) |
C2* | 5/22 (arratsaldean) | 9/3 (arratsaldean) |
Italiera | A2 | 5/27 (goizean) | 9/2 (goizean) |
B1 | 5/27 (goizean) | 9/2 (goizean) |
B2 | 5/29 (goizean) | 9/7 (goizean) |
C1 | 5/29 (goizean) | 9/7 (goizean) |
* Ikasle ofizialak soilik. ** Frantsesa A2 NUHEO: 6/5 (arratsaldean). |
Hizkuntza eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak.
3. ERANSKINA
Zentro bakoitzaren eragin-eremuaren barruko udalak
BIZILEKUA (HERRIA) | AZTERKETA NON |
Abaigar | Lizarra |
Abartzuza | Lizarra |
Abaurregaina | Iruña |
Abaurrepea | Iruña |
Aberin | Lizarra |
Ablitas | Tutera |
Adios | Iruña |
Aguilar Kodes | Lizarra |
Oibar | Iruña |
Allin | Lizarra |
Allo | Lizarra |
Altsasu | Iruña |
Ameskoabarrena | Lizarra |
Antzin | Lizarra |
Andosilla | Lizarra |
Antsoain | Iruña |
Anue | Iruña |
Añorbe | Iruña |
Agoitz | Iruña |
Araitz | Iruña |
Arakil | Iruña |
Aranaratxe | Lizarra |
Aranguren | Iruña |
Arano | Iruña |
Arantza | Iruña |
Aras | Lizarra |
Arbizu | Iruña |
Artzibar | Iruña |
Arellano | Lizarra |
Areso | Iruña |
Arguedas | Tutera |
Aria | Iruña |
Aribe | Iruña |
Armañantzas | Lizarra |
Arroitz | Lizarra |
Arruazu | Iruña |
Artaxoa | Tutera |
Artazu | Lizarra |
Atetz | Iruña |
Auritz | Iruña |
Aiegi | Lizarra |
Azagra | Lizarra |
Azuelo | Lizarra |
Bakaiku | Iruña |
Barañain | Iruña |
Barasoain | Tutera |
Barbarin | Lizarra |
Bargota | Lizarra |
Barillas | Tutera |
Basaburua | Iruña |
Baztan | Iruña |
Beintza-Labaien | Iruña |
Beire | Tutera |
Beraskoain | Iruña |
Bera | Iruña |
Berbintzana | Tutera |
Beriain | Iruña |
Berriobeiti | Iruña |
Berriozar | Iruña |
Bertizarana | Iruña |
Betelu | Iruña |
Bidaurreta | Iruña |
Biurrun-Olkotz | Iruña |
Buñuel | Tutera |
Burgi | Iruña |
Burlata | Iruña |
Cabanillas | Tutera |
Cabredo | Lizarra |
Cadreita | Lizarra |
Caparroso | Tutera |
Cárcar | Lizarra |
Zarrakaztelu | Tutera |
Cascante | Tutera |
Kaseda | Tutera |
Castejón | Tutera |
Gazteluberri | Iruña |
Oltza Zendea | Iruña |
Cintruénigo | Tutera |
Zirauki | Lizarra |
Ziritza | Iruña |
Zizur | Iruña |
Corella | Tutera |
Cortes | Tutera |
Desoio | Lizarra |
Deikaztelu | Lizarra |
Donamaria | Iruña |
Doneztebe | Iruña |
Etxarri | Iruña |
Eguesibar | Iruña |
El Busto | Lizarra |
Elgorriaga | Iruña |
Eneritz | Iruña |
Eratsun | Iruña |
Ergoiena | Iruña |
Erro | Iruña |
Eslaba | Iruña |
Espartza Zaraitzu | Iruña |
Esprontzeda | Lizarra |
Lizarra | Lizarra |
Esteribar | Iruña |
Etaiu | Iruña |
Etxalar | Iruña |
Etxarri Aranatz | Iruña |
Etxauri | Iruña |
Eulate | Lizarra |
Ezkabarte | Iruña |
Ezkaroze | Iruña |
Ezkurra | Iruña |
Ezporogi | Iruña |
Faltzes | Tutera |
Fitero | Tutera |
Fontellas | Tutera |
Funes | Tutera |
Fustiñana | Tutera |
Galar | Iruña |
Galipentzu | Iruña |
Galoze | Iruña |
Garaioa | Iruña |
Garde | Iruña |
Garinoain | Tutera |
Garralda | Iruña |
Genevilla | Lizarra |
Goizueta | Iruña |
Goñi | Lizarra |
Gorza | Iruña |
Gesalatz | Lizarra |
Girgillao | Lizarra |
Hiriberri Aezkoa | Iruña |
Uharte | Iruña |
Ibargoiti | Iruña |
Igantzi | Iruña |
Iguzkitza | Lizarra |
Imotz | Iruña |
Irañeta | Iruña |
Irurtzun | Iruña |
Izaba | Iruña |
Ituren | Iruña |
Iturmendi | Iruña |
Itza | Iruña |
Itzagaondoa | Iruña |
Itzaltzu | Iruña |
Jaurrieta | Iruña |
Xabier | Iruña |
Txulapain | Iruña |
Lakuntza | Iruña |
Lana | Lizarra |
Lantz | Iruña |
Lapoblación | Lizarra |
Larraga | Lizarra |
Larragoa | Lizarra |
Larraun | Iruña |
Elizagorria | Lizarra |
Leatxe | Iruña |
Legarda | Iruña |
Legaria | Lizarra |
Leitza | Iruña |
Lekunberri | Iruña |
Leotz | Tutera |
Lerga | Iruña |
Lerin | Lizarra |
Lesaka | Iruña |
Lezaun | Lizarra |
Ledea | Iruña |
Lizoain-Arriasgoiti | Iruña |
Lodosa | Lizarra |
Longida | Iruña |
Los Arcos | Lizarra |
Irunberri | Iruña |
Lukin | Lizarra |
Luzaide | Iruña |
Mañeru | Lizarra |
Marañón | Lizarra |
Martzilla | Tutera |
Mélida | Tutera |
Mendabia | Lizarra |
Mendaza | Lizarra |
Mendigorria | Tutera |
Metauten | Lizarra |
Milagro | Tutera |
Mirafuentes | Lizarra |
Miranda Arga | Tutera |
Elo | Iruña |
Monteagudo | Tutera |
Morentin | Lizarra |
Mues | Lizarra |
Murchante | Tutera |
Murieta | Lizarra |
Murillo el Cuende | Tutera |
Murillo el Fruto | Tutera |
Muruzabal | Iruña |
Nabaskoze | Iruña |
Nazar | Lizarra |
Noain (Elortzibar) | Iruña |
Obanos | Iruña |
Otsagabia | Iruña |
Oko | Lizarra |
Odieta | Iruña |
Oitz | Iruña |
Olaibar | Iruña |
Olazti | Iruña |
Olexoa | Lizarra |
Erriberri | Tutera |
Ollaran | Iruña |
Oloritz | Tutera |
Orbaizeta | Iruña |
Orbara | Iruña |
Orisoain | Iruña |
Orkoien | Iruña |
Orontze | Iruña |
Orotz-Betelu | Iruña |
Orreaga | Iruña |
Oteitza | Lizarra |
Iruña | Iruña |
Azkoien | Tutera |
Petilla Aragoi | Iruña |
Piedramillera | Lizarra |
Pitillas | Tutera |
Gares | Iruña |
Puiu | Tutera |
Ribaforada | Tutera |
Erromantzatua | Iruña |
Erronkari | Iruña |
Zare | Iruña |
Saldias | Iruña |
Jaitz | Lizarra |
San Adrián | Lizarra |
San Martin Unx | Tutera |
Zangoza | Iruña |
Santsol | Lizarra |
Santakara | Tutera |
Sartze | Iruña |
Sartaguda | Lizarra |
Sesma | Lizarra |
Sorlada | Lizarra |
Sunbilla | Iruña |
Tafalla | Tutera |
Tebas-Muru Artederreta | Iruña |
Tirapu | Iruña |
Torralba del Río | Lizarra |
Torres del Río | Lizarra |
Tutera | Tutera |
Tulebras | Tutera |
Ukar | Iruña |
Uharte Arakil | Iruña |
Uxue | Tutera |
Ultzama | Iruña |
Untziti | Iruña |
Untzue | Tutera |
Urdazubi | Iruña |
Urdiain | Iruña |
Urraulgoiti | Iruña |
Urraulbeiti | Iruña |
Urrotz | Iruña |
Urrotz-Hiria | Iruña |
Urzainki | Iruña |
Uterga | Iruña |
Uztarroze | Iruña |
Deierri | Lizarra |
Valtierra | Tutera |
Viana | Lizarra |
Bidankoze | Iruña |
Alesbes | Tutera |
Villamayor de Monjardín | Lizarra |
Villatuerta | Lizarra |
Atarrabia | Iruña |
Esa | Iruña |
Zabaltza | Iruña |
Ziordia | Iruña |
Zizur Nagusia | Iruña |
Zubieta | Iruña |
Zugarramurdi | Iruña |
Zuñiga | Lizarra |
Iragarkiaren kodea: F2001177