27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baitzaio Radio Popular Sari errentan hartzea Altsasun ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio analogikoaren zerbitzua emateko lizentzia bat. Haren titularra Información por Ondas SA da.

2019ko ekainaren 13an, Radio Popular SA - Cadena Cope enpresak idazki bat aurkeztu zuen, non baimena eskatzen baitzuen besteak beste lau irrati lizentzia analogikoren errentamendu-kontratuak egiteko. Horien titularra Información por Ondas SA enpresa zen. Lizentziak, zehazki, honako hauek dira, udalerrien arabera ordenatuak:

–Altsasu, 87.8 FM. Hasierako emakida Nafarroako Gobernuaren 1993ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez eman zen (1993/05/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 6/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (2004/05/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); eta ikus-entzunezko komunikazioaren lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (2010/12/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Elizondo (Baztan), 91.3 FM. Hasierako emakida Nafarroako Gobernuaren 1993ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez eman zen (1993/05/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 7/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (2004/05/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); eta ikus-entzunezko komunikazioaren lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (2010/12/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Iruña, 94.9 FM. Hasierako emakida Gobernuko Lehendakaritzaren Ministerioaren 1983ko uztailaren 15eko Aginduaren bidez eman zen (20533. iragarkia, 1983ko 174. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 86/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (2004/05/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); eta ikus-entzunezko komunikazioaren lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (2010/12/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Tutera, 103.1 FM. Hasierako emakida Nafarroako Gobernuaren 1993ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez eman zen (1993/05/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 5/2003 Ebazpenaren bidez berritu zen (2004/05/05eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); eta ikus-entzunezko komunikazioaren lizentzia bihurtu zen Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (2010/12/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Información por Ondas SAri lau irrati-emakida horiek ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako lizentzia bihurtu zitzaizkion 2010eko abenduaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egintza administratibo baten bidez eta espediente honen xedeko lau lizentzien indarraldia 15 urterako finkatu zen, hau da, 2025eko abenduaren 10era arte, egun hori barne.

Aipatutako lau negozio juridikoetan parte hartzen duten enpresek akordio proposamena aurkeztu zuten, zeinetarako bi aldeek eskatzen baitute baimena.

Urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluak ezartzen duenez, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29. artikuluaren araberakoak izanen dira ikus-entzunezko komunikazio lizentziei buruzko negozio juridikoak. Zehazki, honako hau ezartzen da lege orokor horren 29. artikuluko 2. apartatuan:

a) Bi negozio juridikoak egiteko, bi urte igaro beharko dira gutxienez lizentziaren hasierako adjudikaziotik.

b) Azpierrentamendua debekaturik dago kasu guztietan.

c) Lizentziaren adjudikazioa lortu zuen eskaintza bete behar da.

Baldintza horiek betetzen ditu Información por Ondas SAren lizentzia Radio Popular SAren alde errentamenduan emateko akordio proposamenak.

Lizentzia horren errentamenduak ez dakar berekin irratiaren pluraltasunaren mugak urratzea ukitutako lau udalerrietan, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluarekin bat (errentariak udalerriko irrati lizentzien %50etik behera kudeatzen ditu, eta bost baino gutxiago).

Jarraipena ematearren errentamendurako lau negozio juridiko horiek baimentzeko tramiteari, zeinak eskatzaileek aurkeztutako akordioetan finkatutako bost urteko eperako baitira (bost urte horiek lizentziaren mugaegunera arte luza daitezke), 2019ko ekainaren 26an, aldez aurreko baimena eskatu zitzaion Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzari enpresek egin eskaerari erantzuteko, Jabari publiko irrati-elektrikoaren erabileraren gaineko Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 24ko 123/2017 Errege Dekretuaren 39.4 artikulua aplikatu beharrez.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 69E/2019 Ebazpenaren bidez, eten egin ziren negozio juridikoaren eskaeraren espedienteak, Información por Ondas SAk Nafarroan jabetzan zituen FM irratiko lau lizentziei buruzkoak, harik eta Estatuko Administrazio Orokorrak erabaki bat eman arte, eskatu bezala.

Abenduaren 2an, Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzak azaroaren 26ko Ebazpena jakinarazi zuen, zeinaren bidez aipatutako lau negozio juridikoak baimendu baitziren.

Espediente honetan, Altsasuko irratiaren errentamendu negozioari dagokion aldez aurreko baimena tramitatuko da (87.8 FM).

Ikusita noiz eman zen txosten hori eta noiz tramitatu zen zegokion ebazpena, proposatzen da 2020/03/01etik 2025/02/28ra bitarte baimentzea errentamendua. Hilabeteko epean, negozio juridikoaren baimena jakinarazten den egunetik aurrera, aldeek akordio baimendua izenpetu behar dute, eta Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoan aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Gainera, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legearen 180.a) artikuluarekin bat, urteko tasa bat ezartzen da, baimendutako negozio juridikoan errentamendurako finkatutako urteko zenbatekoaren %2,5ekoa. Nolanahi ere, aplikatzen den urteko tasa ezin da 60 eurotik beherakoa izan, baldin eta estaldura-eremua 10.001 biztanletik gorakoa eta 50.000 biztanletik beherakoa bada, espediente honen xedeko lizentziaren estaldura eremuan bezalakoa.

Aldeen arteko kontratu pribatuan, 1.200 euroko urteko kanona zehazten da; beraz, urteko tasa, hilabeteko epean ordaindu beharrekoa negozio juridikoaren baimena jakinarazten den egunetik aurrera, 60 eurokoa izanen da negoziorako aurreikusitako bost urteetako bakoitzean.

Gainera, aldeek luzatzen badute errentamendu kontratua hasierako bost urteko epetik aurrera, aurkeztutako kontratu pribatuaren proposamenak biltzen duen bezala, Nafarroako Gobernuari jakinarazi beharko diote 2024ko abenduaren 31 baino lehenago, ebazpen honen xedeko baimena luzatzeko tramitea egin dadin.

Hori guztia dela eta, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Radio Popular SA - Cadena Cope eta Información por Ondas SA enpresen arteko errentamenduaren negozio juridikorako. Errentamendua 2020ko martxoaren 1etik 2025eko otsailaren 28ra bitarte izanen da, eta luzatzen ahal da lizentziaren indarraldiaren amaierara arte, aldeek horrela eskatzen badute 2024ko abenduaren 31 baino lehen, egun hori barne, eta bermatzen bada negozio juridikorako baldintzak betetzen direla.

2. 60 euroko tasa finkatzea baimendutako negozio juridikoaren errentamenduagatik, baimenaren indarraldirako ezarritako urte bakoitzeko. Hilabeteko epean ordainduko da, negozio juridikorako baimena jakinarazten den egunetik aurrera.

3. Aldeek hilabeteko epea izanen dute, negozio juridikorako baimena jakinarazten den egunetik aurrera, erregistro elektroniko orokor bidez Komunikazio Zerbitzuan aurkezteko baimendutako akordioa, behar bezala izenpeturik dagoela. Baimendutako akordioa erregistratuta, ofizioz eginen da beharrezko aldaketa Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea bi enpresa interesdunei, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 14an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pablo Roncal Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2001049