267. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urriaren 14an emandako 1639/2020 eta 1640/2020 Ebazpenena, zeinen bidez hautaprobetarako deia egiten baitzen C mailako Laborategiko Zerbitzuetako Ofizialaren lanposturako, Elektronikako eta Elektromekanikako espezialitateetarako, hurrenez hurren.

Aipatu deialdiak 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29koan, argitaratu ziren. Akatsa atzeman da laugarren oinarriko “4.1.1 Lehenengo proba” atalaren formulan, eta, horrenbestez, bidezkoa da zuzenketa honen bidez akats hori zuzentzea:

Honako hau dioen tokian:

4.1.1. Lehenengo proba:

...

“Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, formula honen araberakoa:

Nota = Erantzun zuzenak -.

Non:

k= aukera kopurua galdera bakoitzerako.

Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere.”

Honako hau behar du:

...

“Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, formula honen araberakoa:

Nota = Erantzun zuzenak - [okerrak / k-1]

Non:

k= aukera kopurua galdera bakoitzerako.

Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere.”

Iruñean, 2020ko azaroaren 9an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2013364