267. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Horiek horrela, araudi aplikagarriari jarraikiz, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Tebasen, 2020ko azaroaren 2an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2013285