267. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEAZKUE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leazkueko Kontzejuak, 2020ko urriaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokorra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Leazkuen, 2020ko urriaren 4an.–Kontzejuko burua, Eugenio Oria Mundin.

Iragarkiaren kodea: L2013232