267. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, betetzeko familia-langile lanpostu bat, D mailakoa, lan-araubidekoa eta lanaldi osokoa, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura arituko dena, Etxeko Laguntza Zerbitzuan. Izendapen proposamena

2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, argitaratu zen deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langile lanpostu bat, D mailakoa, lan-araubidekoa eta lanaldi osokoa, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura arituko dena. Deialdi horren 9. oinarrian xedatua bete beharrez, kalifikazio epaimahaiak izangaien zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazio osoaren ordenaren araberakoa, eta, horrekin batera, izendapen proposamena Lara Alcalá Larramendi izangaiaren alde, hura izan baita puntuazio handiena lortu duena.

Argitara ematen da deialdiaren 7. oinarrian ezarriari jarraikiz, eta deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aurkez ditzan, horretarako zehaztutako epean, lanpostuaren jabetza hartzeko.

Los Arcosen, 2020ko urriaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2013027