263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1., 2. eta 3. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko urriaren 19an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 1., 2. eta 3. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Epe hori iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Azkoienen, 2020ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2012891